Nafarroako Hezkuntzako grebak %70ko jarraipena izan du

2012/05/22
Nafarroan sindikatuen gehiengoak deitutako hiru greba egunetako lehenengoa egin dute gaur, murrizketen aurka. Gaurko hainbat mobilizaziotara deitu dituzte sindikatuek. Iruñean, eguerdiko hamabietan manifestazio jendetsua egin da "Hezkuntzan murrizketarik ez!" lemapean.

 

ELA, STEE-EILAS, LAB, CCOO, AFAPNA, UGT, ANPE y CSIF sindikatuek deitutako protesten helburua Nafarroako Gobernuak iragarritako murrizketak bertan behera uztea da. Gaurkoarekin batera, 29koa eta 31koa dira Nafarroako hezkuntzako sindikatuek deitutako beste bi greba egunak. Nafarroan, unibertsitatetik kanpoko 8.000 irakasle inguru dago.