Proposaturiko enplegu publiko eskaintzatik haratago joateko eskatzen dio ELAk Nafarroako Hezkuntza Departamentuari
Gaurkoan Hezkuntza Departamentuak 2016 ikasturterako enplegu publiko eskaintzaren berri eman digu sindikatuei. Emandako berezitasunen arteko banaketa proposamena izanik ere, ehunka irakaslek beraien postua egonkortzeko aukera izango dute aurten eta beste ehunek (gutxienez) datorren urtean.
2011 ikasturtean izan ziren azkenik oposizioak Nafarroan eta aurreikusitako kopuruaren herenera mugatu ziren orduan. Gauzak horrela langileariaren %33ak behin-behineko kontratua du Hezkuntzan.
Aldaketaren Gobernuaren Akordio Programatikoak planteatzen zuen enplegu publiko eskaintzarekin bete ondoren, irakasorduak eta gelako ikasle ratioak jeisteko konpromisoari eusteko exijitzen dio ELAk Hezkuntza Departamentuari. Matrikula eta irakasle kopurua alderatuz, 800 irakasle falta baitira sare publikoan.
Bestetik, ELAk azpimarkatu nahi du ez dela inongo lanposturentzako ingeleseko C1 hizkuntza eskakizuna eskatutako. Jakina den moduan, legearen kontrakoa zen neurri hura kentzeko ELAk abian jarri zuen kanpainia bat aurreko ikasturtean.