Hezkuntza akordioaren zirriborroari desadostasuna azaltzeko kontzentrazioa Gasteizen

2022/03/18
ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuak Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira Hezkuntza akordioaren zirriborroaren gaineko emendakinak bozkatzen diren egunean. Hezkuntza akordioaren egungo zirriborroarekiko desadostasuna azaldu dute sindikatuek. Gainera euren aldarrikapenak plazaratu dituzte.

Sindikatu hauen ustez, langileokin eraiki behar den hezkuntza legean honako aldarrikapen hauek ezinbestez jaso behar dira.

  • Publikoa ardatz izatea.
  • Hezkuntza lege propioa.
  • Inbertsio eta baliabide nahikoak.
  • Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatzea.
  • Euskara eta bizikidetza balioak erdigunean jartzea.
  • Hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatzea.
  • Merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egotea.
  • Hezkuntza lege parte hartzailea, langileak aintzat hartuko dituena.

Gainera, hezkuntzako langileek martxoaren 25eko greba deialdiarekin bat egiteko deia luzatu dute.