Sektoreko hitzarmenaren testua sinatu da
Hitzarmenak KPItik gorako soldaten eguneratzea eta kategoria baxuenentzat %15eko igoera jasotzen ditu, 19.600 euroko gutxieneko soldata ezartzen du, eta lanaldiaren murrizketa zehazten du: irakasleentzat asteko 32 orduko benetako lanaldia, eta administrazioko zein gainerako langileentzat 24 orduko murrizketa. Horrez gain, lan-istripu eta gaixotasunetan osagarriak hobetzen dira, eta baimen eta lizentzietan ere eta baimen eta lizentzietan ere hobekuntzak jasotzen dira, hala nola norberaren arretarako egunak.
Akordio hau azken hilabeteetan egindako mobilizazio eta greben ondorio zuzena da. Sektoreko langileek 5 greba eguneko borroka egin dute, eta lan-baldintzak hobetzeko erakutsitako antolakuntza eta determinazioari esker lortu da sinatu den hitzarmenaren testuak jasotzen dituen hobekuntzak bermatzea.
ELAk, sektorean %87,5eko ordezkaritza duenak, adierazi du lortutako akordioak lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dituela eta sektorearen egonkortasunerantz urrats garrantzitsua dela.