GIZARTE EKIMENEKO IKASTETXEAK (EAE)
Sindikatuek eutsi egiten diete urtarrileko eta otsaileko greba deialdiei

Bileran Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek aurkeztutakoak ez dio langileak grebara eraman dituen eskerei erantzuten. Soldatei dagokionez, 2021-2024 urte bitartean, KPI metatua % 16,18koa izan den bitartean, patronalek %13ko igoera planteatu dute. Langileek eros-ahalmena galtzea suposatzen du honek. Honetaz gain, 2027rarte KPIa bermatzen ez duten soldatak proposatu diztuzte. soldatak planteatu dituzte eta hezkuntza laguntza espazialistentzat, 0-2 mailako TEJIentzat eta Administrazio eta zerbitzuetako langileentzat ez dute igoerarik zehaztu. Hitzarmenean jasota dagoen jarraipen saria kentzea ere planteatu dute.Lan kargak arintzeko neurriei dagokionez, ez dute inolako neurririk planteatu. Lanaldi murrizketa sinboliko huts bat ekarri dute administrazio eta zerbitzuetako langileentzat eta irakasle ez diren
tituludunentzat, eta inolako eskola ordu eta arreta zuzeneko ordu murrizketarik ez irakasle eta hezkuntza laguntza espezialistentzat hezkuntza prozesuen eta ikasgaien prestaketarako ordu osagarrien mesedetan.
Enplegua mantentzeko neurri eta proposamenik ez dute jaso, jaiotze tasa jeitsiera testuinguru batean ezinbesteko gaia izanik.
Lanbide Heziketan egungo hitzarmenean jasotzen diren edukiekiko atzerapausoak proposatu dituzte . Eta gainerako gaietan, berdintasun planak, euskalduntze planak eta lan osasuna bermatzeko eta bereziki arrisku psikosozialei aurre egiteko ez dute zehaztasunik ekarri.
Sektore prekarizatu eta feminizatuei dagokionez berriz, ez dute hauen lan baldintzak hobetzeko neurririk proposatu.
Gainera, duten planteamenduak agerian uzten du patronalek negoziazio-mahaia edukiz husteko asmoa dutela, langileen lan- eta soldata-baldintzei dagokienez duten erantzukizuna erabat ezabatuz eta Jaurlaritzaren erabakiekin eta finantzaketa publikoarekin lotuz.
Hau horrela, sindikatuek urtarrilerako deitutako grebekin jarraitu beste biderik ez daukate. Sindikatuek beraien ardura bere gain hartzeko eta ostiral honetarako, urtarrilaren 12, langileen eskaerei erantzungo dioten proposamen bat ekartzeko galdegin diete patronalei. Hau honela izan ezean bilerak ez bailuke zentzurik izango.