IRASKASLEEN GREBA

Grebekin jarraituko dute Hezkuntza Sailak edukiz hornitutako negoziazio mahairik deitzen ez badu

2025/04/02
Bederatzigarren greba egunak % 75eko jarraipena izan du, eta greba dinamiken bigarren faseari amaiera eman dio. Hala ere, sindikatuek ohartarazi dutenez, negoziatzeko borondaterik ez badago, greba zikloaren hirugarren aktibatzea beste aukerarik ez diete utziko. Hezkuntza Sailaren deiaren zain daudela adierazi dute.

ELAk, STEILASek, LABek eta CCOOk berriro eskatu diote Hezkuntza Sailari deitu dezala negoziazio mahaia, beti ere, benetako eduki zehatzekin, eta aldi berean, idatziz jasota gera dadila. Ezinbestekotzat jotzen dute inbertsioa handitzea eta lan baldintzak hobetzea eta eskola publikoari baliabideak ematea, hezkuntza publikoa indartu nahi bada.

Joan den asteko asteleheneko negoziazio mahaiaren ostean, Hezkuntza Sailak negoziazioan aurrera egiteko aukera izan zuen, baina ez zuen aurrerapausorik eman, diote.

Eta orain, gainera, grebak bertan behera uztea jarri du negoziaziorako baldintza gisa, kexu dira sindikatuak.

Deitoratu dute Eusko Jaurlaritzak ikusarazi nahi izana irakasleen eskaerek ez dutela zerikusirik hezkuntza publikoaren hobekuntzarekin eta ikasleen beharrekin. Hala ere, azpimarratu dute ezinbestekoa dela hezkuntza publikoa indartzea da ikasleen beharrei erantzuteko baliabideak handitzea, enplegua eta hezkuntza-taldeak egonkortzea edo plantillak gaztetzea.

Grebaren bederatzigarren egun honetan ere, mezu argiak helarazi dizkiote Hezkuntza Sailari:

  • 15 urte lan akordioa eguneratu gabe.
    Lan kargak arindu behar dira.
    Plantillak gaztetzeko plan egokia ezarri behar daEnplegu publikoa finkatu eta bermatu behar da.
  • Erosahalmena berreskuratu behar da.
    Bada garaia lan osasuna, euskara eta hezkidetza bermatzeko neurriak proposatzeko.