Sodupeko Eretza ikastetxean dagoen arazoak jarraitzen duela salatzen du ELAk

2014/02/13
Era berean, Irakasleei egin dizkioten odol txostenetan potasioa eta hematokrito maila agertu direla saltzen du ELAk.

Eretza ikastetxeko arazoa ez da inondik inora konpondu, okerrera egin du. Ikastetxeko langileei eginiko odol analisietan potasio eta hematokrito maila altuak agertu dira.
Emandako emaitza horiek ikusita, ELAk berriro ere egoerak bere hortan jarraitzen duela salatzen du. Era berean Hezkuntza Sailak mantentzen duen gardentasun eza agerian geratu dela esan nahi dugu.
Beraz, arazoa behin betiko normaltasunera itzultzea bermatzeko irtenbide integral bat exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.