Sodupeko Eretza IPI eskolako egoera konpondu gabe jarraitzen du
Arazoari irtenbide giza, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Güeñesko Udalak, aireztatze artifizialeko sistema bat instalatu dute, eta zentroko irakasleak leihoak zabalik edukitzera behartu dituzte egun osoan zehar. Honek, begien irritadura eta buruko minez gain, ikastetxeko ikasgeletan dagoen hotzak eragindako sintomak gehitu dizkie.
Onartezina da langile eta ikasleak ikasgeletara joatera derrigortzea eta klaseak ezer pasatuko ez balitz bezala ematera derrigortzea. Oraindik eta larriagoa da ikasle eta irakasleak izaten ari diren osasun arazoez jakitun izanda, sintoma hauek laneko gaixotasun bezala onartu nahi ez izatea.
Guzti honegatik, ELAk Hezkuntza Sailak benetako neurketak egiteaz gain, kanpoko enpresa batek ikerketa egiteko exijitzen du. Honetaz gain, lan-zentroko egoitzak osasunarentzako larritasunik ez duela esaten duten behin betiko txostenak eduki arte, ikasgaiak emateko beste espazio batzuk aurkitu eta irakasleak klaseak emateko presioak alde batera uztea eskatzen dugu.
Gurasoei eta irakasleei, bide honetan jarraitzeko eskatzen diegu, gauzak argitzeko bidean borroka egiteko. ELAren babes osoa izango dute bide horretan.