HEZKUNTZA PUBLIKOA

Sukalde eta garbikuntzako grebak %70tik gorako jarraipena izan du

2025/01/30
ELAk, LABek eta CCOOJarraipena %100ekoa izan da zenbait eskoletako sukaldetan. Gipuzkoan, Donostiako Ikasbiden, Hernaniko Meaben, Urretxuko Gain Zurin, CEIP Errekalde Oñatin, Hondarribiko Talaian Egape Urnietan eta Mutrikun; Bizkaian, Bilboko San Inazio eta CEIP Pio Baroja, CEIP Mendia Balmasedan, CEIP Concha Karrantzan, eta CEIP Orozko; eta Araban, Gasteizko Gamarran, Araiako herri eskolan, Dulantzin eta Langraitzen.

LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako grebak jarraipen zabala izan du. Hezkuntza Saileko Sukalde eta Garbikuntzako 1.000 langile daude grebara deituta. Sindikatuek salatu dute da Eusko Jaurlaritzak kolektibo honen greba eskubidea baldintzatu nahi izan duela.

Gehiegizko zerbitzu minimoak ezarriz, hauek ezartzen dituen aginduan egindako akatsak azken orduan zuzenduz eta zerbitzu minimoen aplikazioan interpretazio zorrotzegiak erabiliz.

Halere, greba egiteko aukera izan duten langileen artean, grebak %70etik gorako jarraipena izan du. Jarraipena %100ekoa izan da zenbait eskoletako sukaldetan. Gipuzkoan, Donostiako Ikasbiden, Hernaniko Meaben, Urretxuko Gain Zurin, CEIP Errekalde Oñatin, Hondarribiko Talaian Egape Urnietan eta Mutrikun; Bizkaian, Bilboko San Inazio eta CEIP Pio Baroja, CEIP Mendia Balmasedan, CEIP Concha Karrantzan, eta CEIP Orozko; eta Araban, Gasteizko Gamarran, Araiako herri eskolan, Dulantzin eta Langraitzen.

Garbikuntzako langile gehienek arratsaldez egiten dute lan, baina egun hauetan jasotako datuen arabera, grebaren jarraipena oso zabala izango da esparru honetan ere. Jarraipena erabatekoa izango da besteak beste Bergarako Ipintza eskolan, Donostiako Zubiri Manteo, Zarautzeko eskolan, Elgoibarrekoan, Gasteizko Hizkuntza Eskolan eta Francisco de Vitorian.

Grebak izandako babesaren erakusle da Bilbon `Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita´ lelopean izandako giza katean ehunka langile elkartu izana. Kolektibo hau da feminizatuena den Hezkuntza saileko esparrua. Baita lan baldintza prekarioenak dituena ere eta pribatizazio prozesu handiena bizi duena. 2009 urtetik hitzarmena, eta ondorioz lan baldintzak, eguneratu gabe dituzte langileek.

Hitzarmena berritzeko grebetako aldarrikapen nagusiak hauek dira: lan zamak arintzeko bazkaltiar eta garbiketa ratioak hobetzea eta lanaldiak murriztea; erretiroa aurreratzeko gazte berritze planak adostea; galdutako eros-ahalmena berreskuratzea; funtzioak definitzea eta kategoriak egokitzea; enplegua egonkortzea eta pribatizazio zein fusio edo itxieren bidez lanpostu suntsiketak eragozteko neurriak hartzea, ordezkoen lan baldintzak hobetzea, lizentziak eta baimenak hobetzea eta lan osasuna, berdintasuna eta euskara planak garatzea.

Azkenengo negoziazio mahaia urtarrilaren 27an izan zen, sailak deituta. Halaber, azken urteetan gertatu ohi den moduan, ez zen eduki nahikorik mahai gaineratu eta gainera greba deialdia bertan behera uzteko aurreakordio proposamena egin zigun.

Gauzak horrela, edukirik gabeko bilerak deitzeari uzteko eta aldarrikapen hauei erantzungo dion proposamena jorratzeko eskatu diote gaurkoan langileek Hezkuntza Sailari.

Gaurko egunari jarraipena emanez, bihar, urtarrilak 31 ere, greba eguna da hezkuntza publikoko sukaldeetan eta garbikuntzan. Kontzentrazioak deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetako Hezkuntza ordezkaritzetan, goizeko 11:30ean.