HEZKUNTZA EAE
Sukaldeetako eta garbiketako behin-behineko kontratazioak areagotzeko akordioak prekaritatea handituko du

ELA sindikatuak adierazi nahi du ez dagoela ados Eusko Jaurlaritzako sukaldeen eta garbiketaren sektoreko azken negoziazio mahaian lortutako akordioarekin. Izan ere, akordio horren bidez, luzatu egin da ekoizpenaren gorabeherengatik aldi baterako kontratazioak egiteko gehieneko denbora. Mahaian dauden beste sindikatu guztiek sinatu duten akordio horrek prekarietatea areagotzeko 'txeke zuria' ematen dio Eusko Jaurlaritzari. Testuak, Hezkuntzak maiatzean aurkeztutakoaren ia berdina izanik, ez du inolako mugarik jartzen legedian deskribatu ez den behin-behinekotasunerako.
ELAk proposamen bat aurkeztu zuen, kontratu mota horien iraupena luzatzea enplegu egonkor eta kalitatezkoa bermatzearen baldintzapean jartzen zuena. Ildo horretan, ELAk kontratu horien erabilpena onartzen zuen, baldin eta kontratu horiek mugatzen baziren (plaza guztien % 2), kontratuak gutxienez lanaldi erdikoak izanda, eta kontratua bi urtez errepikatuko balitz hirugarrenean EPEra ateratzeko betebeharra balego.
ELA kezkatuat da mahaian gertatutakoarekin. Bai edukiagatik, bai formatik. Funtsean, ez delako aukera aprobetxatu Hezkuntza Saileko sektore "feminizatuenean eta prekarizatuenean" behin-behinekotasunari eta prekarietateari mugak jartzeko. Eta, era berean, hitzarmenaren negoziaketaren bezperan aurrekari arriskutsu baten aurrean gaudelako. Zaila egiten da ulertzea, maiatzetik azarora bitartean proposamena aldatu ez den arren, lehen batzuentzat onartezina zena orain onargarria izatea. ELAk langile klasea Eusko Jaurlaritzarekin lortutako banakako akordioen aurretik kokatuko du.