UGT eta CCOOk LOMCE inposatzen laguntzen dute Eraikuntzaren Fundazio Laboralak antolaturiko ikastaro baten bidez

2014/06/16
Sindikatu biek Wert Legearen kontra daudela diote, ordea Barcinaren Gobernuaren konplize dira irailetik aurrera Nafarroan inposatzerakoan.

ELA sindikatuak salatzen du CCOOk eta UGTk UPNren Gobernua lagunduko dutela Nafarroan LOMCE inposatzeko Eraikuntzaren Fundazio Laboralaz baliatuz.

CCOO eta UGT sindikatuek publikoki diote LOMCEren kontra daudela eta intsumisioa egiteko neurriak bultzatuko dituztela. Ordea, Eraikuntzaren Fundazio Laboralak, zeinaren kide diren aipatu sindikatuak FECOMA eta MCA federazioen bidez, Nafarroan LOMCE aplikatzeko aitzindari izanen da eta irailetik aurrera Oinarrizko Lanbide Heziketako Eraikinen Mantenu eta Eraberritze Modulua irakatsiko du (orain arte existitu ez den modulu hau LOMCEk ezartzen du).

Oinarrizko Lanbide Heziketak ikasleak trebatu nahi digu ogibide jakin baterako baina bere gaitasunen arabera bereizten ditu ikasleak. Izan ere, 15-17 urtetako ikasleek egin ahal dute eta amaitzerakoan ez dute DBHko titulua ere lortuko. Horregatik da hain zuzen ere, UGT eta CCOO publikoki bere kontra agertu direla.

Eraikuntzaren Fundazio Laborala UGT eta CCOOk diru publikoaz finantzatzeko beste tresna bat da. ELAren ustetan horregatik soilik da antza LOMCErekin kritiko agertzen diren sindikatuak bere inposiziorako konplize direla.

Horregatik guztiarengatik, ELAk LOMCEren ezarpenean lagundu ahal duten pausu guztiak gelditzeko exijitzen du.