UPNk euskal hezkuntza ereduen kontra abian jarritako difamazio kanpainia salatu du ELAk
ELAren ustetan txostenik egon ez den konfirmatuko balitz, agerian geratuko litzateke azken hilabeteetako gertakari guztiak UPNk euskal hezkuntza ereduen kontra abian jarritako difamazio kanpainia besterik ez direla izan; are larriago aurrematrikula epearen bezperan.
Gainera, balizko txosten huraz baliatuz, UPNk bere betiko mamuak astindu eta ustez Nafarroako errealitatea deformatzen duten ikastetxeetan erabiltzen diren material pedagogikoen azterketa bultzatu du. Beste behin ere, irakaskuntzako langileen profesionaltasuna zalantzan jartzeko baliatu da Iribas Ikuskaritza Zerbitzuaz.
ELAk bere elkartasun guztia helarazi nahi die irainduta izan diren irakasle eta ikastetxe guztiei eta Barcina andreari exijitzen dio hauen guztien izen ona berrezartzeko eman beharreko pausuak eman ditzala.
Era berean, eta txostenik ez bada izan, Hezkuntza Departamentuko buru den Iribas jaunari dimisioa aurkezteko dei egiten diogu.