UPV/EHU-n murrizketen aurkako elkarretaratzea eta giza-katea

2012/11/23

UPV/EHUko errektorea eta hautagai bakarra den Iñaki Goirizelaiak, murrizketak ezartzeko eta Madriletik datozen aginduak betetzeko borondatea azaldu du mahaian. Murrizketa hauek UPV-EHUko langileen lan balditzen kalterako aurrez egindakoei gehitu behar dira. Tasen igoera edota eskaintza akademikoaren gutxiarekin batera Unibertsitatea lan arloan prekarietatera bideratzen du eta proiektu elitista, ekonomizista eta kolore bakarrekoa bihurtzen du. Juxtu Goirizelai jaunak iritzi artikuluetan defendatzen duenaren etorkizuneko Unibertsitatearen aurkakoa.

Hori dela eta, ELAK elkarretaratzea eta giza katea egin du gaur errektoretzaren aurrean eta Leioako kanpusean zehar. Gaurkoan bezala, hemendik aurrera UPV-EHUren murrizketa politika salatzeko egingo diren ekimen eta mobilizazaio ezberdinetan parte-hartzeko deia luzatzen diegu unibertsitateko langileei eta unibertsitate elkarte osoari.

Ikus Errektoretza barruan eginiko salaketa ekintza: