EHU-UPVek murrizketak aplikatuko ditu
ELAk salatzen du, nahiz eta oraindik Rajoyren murrizketen aplikazioaren inguruko erabakia oraindik publiko egin ez den arren, erretoretzak Eusko Jaurlaritzari eginiko galdeketaren erantzunik oraindik ez dela jaso aitzakiatzat hartuz, argi geratu da momentua iristean aplikatzeko asmo garbia dutela.
Aplikazio unea iristen denerako gestio guztiak eginik daude:
-
GABONETAKO PAGA KENTZEA: Gozagarriago egiteko, ekaineko nomina aurreratzea edota banaketa proportzionalean deskontatzea eskaini da, hau da, urria, azaroa eta abenduan.
-
BAIMEN ETA EGUN LIBRE GEHIGARRIETAN MURRIZKETAK: Arratsaldeko lanaldiaren konpentsazioan, norberaren gauzetarako egun libreetan, etab. eragina izanez.
-
GAIXOTASUN BAJAREN OSAGARRIEN MURRIZKETA: Neurria leuntzeko, osagarriak negoziatzeko prest azaltzen dira kasu “berezietan”: gaixotasun kronikoak, haurdunadiak, ebakuntzak edota ospitalizazioa.
-
ASTEKO LANALDIA 37,5 ORDUETARA IGOTZEA. Aringarriago izateko, 2012an inposatutako igoera 2013an egitea eta 7,30etan sartzea eskaintzen dute.
-
KREDITU SINDIKALEN MURRIZKETA: Arintze aldera, IIP (PDI) eta AZP (PAS) funtzionari eta laboralen lan-sindikalerako orduak pilatzeko aukera eskaintzen dute.
ELA MURRIZKETAK SALATU ETA MAHAITIK ALTXA DA:
- Honelako larriak mahai gainean jartzerakoan erretoreak aurpegia eman ez izana.
-
Bileran, informatu baino gehiago gezur borbilak bota dituztela eta Euskal Herrian murrizketen abangoardia bihurtu direla. Erabakiak hartuta daude, baina ez dituzte kaleratzen urriko hauteskunde politikoak eta errektoretzarako abendukoak pasatu artean.
-
ELAk ez du negoziatuko inongo murrizketarik ez eta hauek inposatzeko neurri legungarririk. Gainera gehiengo sindikalarekin eta unibertsitae komunitatearekin indarrak metatuz murrizketaren aurka gogor borrokatzeko prest gaude.