UPV/EHUk murrizketak ezarri nahi ditu erretiro akordioetan

Gogorarazi du negoziazio kolektiborako eskubidearen urraketa hori ohiko bihurtu dela azken hilabetean, EHUko errektoretza taldea erabakiak hartzen ari baita sindikatuetako ordezkariekin adostu gabe. Uste du ez betetze larriena erretiro akordioekin gauzatu dela.
Horretarako, Errektoretza taldeak ez du benetako negoziazio prozesurik egin eta bere alde bakarreko proposamena eraman du Gobernu Kontseilura, ondoren murrizketak dekretuz ezartzeko.
Egoera hain larria denez, unibertsitateko gehiengo sindikalak negoziazio mahai guztiak uztea erabaki zuen urriaren 17an, eta presazko bilera bat eskatu zuen errektoretza taldearekin. Baina UPV/EHUk ez du negoziazio prozesurik egin nahi, eta ez du onartu sindikatuekin biltzeko eskaera.
ELArentzat onartezina da negoziazio kolektiboan gertatzen ari den urraketa eta errektoretza taldearen aldebakarreko dinamika inposatzailea. Gaineratu du ez duela murrizketarik onartuko.