JM ETA JESUITINA
ZuzendaritzekZuzendaritzek kaleratzeen alde jarraitzen dute kaleratzeen alde jarraitzen dute

Ia hamar eguneko greba mugagabearen ostean, planteatutako kaleratzeez harago alternatibarik eskaini gabe jarraitzen dute bi zentroetako zuzendaritzek. Eskatutako informazio guztia eman gabe jarraitzen dute, eta ematen den apurra ELAk zuzendu behar du ondoren. Jarrera honekin bi zuzendaritzen helburua langileak ahultzea eta ziurgabetasuna udara arte luzatzea dela argi geratzen da, Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta onespena izanik. ELAk lanpostuak mantentzea exijitzen die zuzendaritzei eta Eusko Jaurlaritzari.
ELAk bilera berri bat eskatu du, benetako edukiekin, ahalik eta azkarren, beranduenez apirilaren 2rako. Bi zentroek agenda-arazoak argudiatu dituzte beste data bat zehaztu ahal izateko, biltzeko borondate falta berriro nabarmenduz. Aste honetan bi ikastetxeetako langileek zentro bakoitzean elkarretaratzeak egiten jarraituko dute, baita asteazkenean ere, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean. Elkarretaratze hauek jarraipen zabala izaten ari dira, eta gero eta familia eta ikasle gehiago batzen ari zaizkie; haiei ere euren babesa eskertu nahi zaie.