UDALHITZ

ELAk berretsi ditu negoziaziorako aurkeztu zituen aldarrikapenak

2025/06/30
EUDELek ez du inongo proposamenik ekarri bilerara. Hurrengo bilerak irailaren 12an eta 26an egingo dira.

ELAk salatu du EUDEL berriro joan dela proposamenik gabe Udalhitz berritzeko negoziazio mahaira. Ekainaren 27an egindako bileran, ELAk bere aldarrikapenak aurkeztu ditu berriro. Hurrengo negoziazio bilerak irailaren 12an eta 26an egingo dira. Hauek dira sindikatuaren eskaera nagusietako batzuk:

Soldata: 2025ean %8,5ko soldata igoera. 2021-2025 tartean galdutako KPIa berreskuratzeko  eta aurretik galdutakoa aitortzea.

Enpleguan hobekuntzak: Pribatizaziorik ez eta pribatizatuen esparruan publifikazioa. Behin-behinekotasuna % 6ra jaitsi.

Gazteberritze neurriak: Jubilazio primak berreskuratu. Errelebu kontratua. 58 urtetik aurrera lanaldi murrizketak.

Jardunaldiak: 1.455 ordu urteko. 32 asteko. Larunbatak jai egun. Euskaltegi, kontserbatorio, musika-dantza eskola ordutegian hobekuntzak.

Lan Osasuna: Gaixotasun arruntagatik %100ko ordainsaria, bajak iraun bitartean.

Hautaketa prozesuak: Tokiko erakundeetan egin beharko dira prozesu guztiak.

Euskara: 15 urtean lanpostu denetan bi hizkuntza ofizialak derrigorrezkoak izatea.

Berdintasun neurriak: Berdintasun plan eraginkorrak adostu.

Lizentziak eta baimenak: Baimenak binkulograma bitartez ematea, pertsona migratzaileek beren egoera erregularizatzeko baimena izatea eta beste asko.

Trantsizio ekosoziala: Erakundeek aztertu beharko dute hondakin, kontsumo… egoera eta bost urtetako plan bat adostu hobetzeko.

Horrez gain, ELAk udaletan pairatzen duten arazo larri bat jarri du mahai gainean, erretiro-sariei eta lan-kontratuetarako txanda-kontratuari dagokienez. Izan ere, ziurtatu du udalak ez direla ari betetzen UDALHITZ akordioak dioena. EUDELek eta sindikatuek negoziazio berri horretarako sinatu zuten protokoloan adostu zuten negoziazio berrirako oinarria 2008-2010 izango zela, eta oso-osorik bete behar zela.

Alde horretatik, ELAk proposamen zehatz bat aurkeztu du, eta EUDELi eskatu dio berehala has dadila aplikatzen udaletan.