Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntzaren 2015eko Plana: “Talde-lana erakunde sanitarioetan” izeneko ikastaroa
Antolakunde zentralak eskainitako ikastaro baten deialdia argitaratu da apirilaren 29an.
Ikastaroa Osakidetzako langileentzat izango da.
Datak: 2015eko maiatzaren 25etik 31ra galdesorta bete. Aurrez aurreko emanaldia 2015eko ekainaren 1, 3 eta 5ean.
Tokia: AUO ikasgela —Txagorritxu egoitza—.
Ordutegia: 09:00 — 14:00.
Partaide-kopurua: 20.
Hizkuntza: Euskara.
Izena emateko epea 2015eko maiatzaren 15era arte egongo da irekita, eta langileari dagokion zerbitzu-antolakundean egin ahal izango da izen-ematea.