UNED-Bergarako ikastaroen 2014 urteko eskaintza
Honen bidez aditzera ematen da UNED-BERGARAko urrutiko etengabeko prestakuntzaren ikastaroetan izena emateko epea hasita dagoela 2014ko urtarrilaren 7az geroztik, 2014ko otsail/martxo/maiatzeko ikastaroetarako. ELA sindikatuaren Manu Robles Arangiz Fundazioaren eta UNED-Bergararen artean izenpeturiko lankidetza-itunaren arabera, UNEDek bere gain hartu du etengabeko prestakuntza eskaintzea zerbitzu publikoetako langileei, eta ELAko afiliatuak badira berebiziko baldintzetan.
Otsaileko ikastaroetan izena emateko epea 2014ko urtarrilaren 2tik 31ra joango da.
Martxoko ikastaroetan izena emateko epea 2014ko otsailaren 1etik 23ra joango da.
Maiatzeko ikastaroetan izena emateko epea 2014ko apirilaren 1etik 25era joango da.
Honako hauek dira eskainitako ikastaroak:
2014 OTSAILA | 2014 MARTXOA | 2014 MAIATZA |
---|---|---|
PSIKIATRIA-LARRIALDIETAKO ARRETA (30 ORDU) |
PSIKOLOGIA ETA ADIMEN EMOZIONALA (30 ORDU) |
GATAZKAK KUDEATU ETA KONPONTZEA (30 ORDU) |
HERIOTZA ETA BIOETIKA (30 ORDU) |
DENBORAREN KUDEAKETA (30 ORDU) |
OSPITALEKO HIGIENEA (30 ORDU) |
OSASUNGINTZAKO GIZARTE-LANA (20 ORDU) |
ZAINKETAK GAIXO PSIKOGERIATRIKOARENTZAT (20 ORDU) |
JARDUNBIDEA, ALZHEIMER-PORTAEREN AURREAN (20 ORDU) |
TALDE-LANA.BELBIN TALDEAREN ROLAK (30 ORDU) |
KOMUNIKAZIOA ETA GIZARTE-TREBETASUNAK (euskaraz) (30 ORDU) |
ADMINISTRAZIOA ETA OSASUN-DOKUMENTAZIOA (20 ORDU) |
Ikastaroei buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko, eta matrikula betetzeko, klik egin hurrengo esteka honetan:
http://www.uned.es/ca-bergara/seminarios/ELA_ikastaroak/Cursos%20ELA.htm