EAE UDALAK

Greba dinamika abiatuko dute

2026/04/09
Greba dinamika abiatuko dute
EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete ELAk eta LABek Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an 2 orduko paroaz gain, maiatzaren 14ean eta ekainaren 4ean egun osoko greba egunak deituko dira.

Udalhitzeko negoziazioa hasi eta ia urte eta erdi pasa denean langileon aldarrikapenak ez daude mahai gainean. EUDELek eduki eskasak jarri ditu mahai gainean eta orokorrean konkreziorik gabekoak dira. Udalhitzen kanpo dauden udaletan (hiriburuak eta udal handiak gehien bat) berdina gertatzen ari da. Orokorrean, urte asko daramagu lan baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe eta mahai gehienak ez daude martxan.

Hala, udaletako langileon lan baldintzak okertzen doaz urtez urte. Bitartean, aurreko urtean Udalhitzeko negoziazio mahaia martxan jarri zen eta orain dela 16 urte berritu gabeko lan-baldintzak adosteko aukera irekita dago. Alabaina, udaletako agintaritzan dauden EAJ, EH BILDU, PSE-EE eta Alderdi Independenteek gaur gaurkoz proposamen integralik gabe jarraitzen dute eta onartu egin dituzte Madriletik datozen enpleguari eta soldatari lotutako neurriak eta langile publikoen prekarizazioari eta pribatizazioari bidea irekitzen dioten akordioak. 

Analisi hori konpartituz eta negoziazio-mahaietara edukiak eraman eta lan-baldintzen hobekuntza negoziatzea exijituz, ELA eta LAB adostasun batera iritsi dira udal sektorean batera greba dinamika bat martxan jartzeko. Aldarrikapen komun batzuk adostuta, hurrengo hilabeteetan mobilizazioak, paroak eta greba egunak deituko dira. Lehenik eta behin, aurreneko urrats bezala, apirilaren 17an kontzentrazio bateratuak egingo dira eskualdeetan. Gero, apirilaren 23an 2 orduko paroak egingo dira goizeko 11etatik 13etara. Azkenik, maiatzaren 14ean eta ekainaren 4ean egun osoko grebak daude deituta EAEko udaletxe guztietan.

Hauek dira adostu ditugu aldarrikapen minimoak, Udalhitzeko mahian eta edozein udaletako mahai negoziatzaileetan defendatuko ditugunak:

  • Soldatak:

    • Azken urteetan galdutako eros ahalmenaren berreskurapena.

    • Aurretik galdutakoaren zorra onartu eta berreskuratzeko konpromisoa.

    • Azpikontrataturiko langilerik ez 1500€ko gutxieneko soldataren azpitik.

  • Enplegua:

    • Pribatizaziorik ez. Eta pribatizaturikoa publifikatu, bertako langileak subrogatuta.

    • Enplegua egonkortu: egiturazkoak diren lanpostu guztiak Lanpostu Zerrendetan txertatu.

    • Sektore feminizatuetan (zaintzan eta garbiketan bereziki) jardunaldiak %100ekoak.

    • Behin-behinekotasun tasa errealak jaitis, prozesu bidez eta behin-behinean dauden langileak kontsolidatuz.

  • Gazteberritze neurriak:

    • Errelebo kontratuak bermatu langile guztiontzako, funtzionario eta laboralentzako. Langileen eskubidea.

    • Adinagatiko lanaldi murrizteko eskubidea, soldata eta kotizazioak murriztu gabe. Hasierako urteetan lanaldi herena eta ondoren lanaldi erdia murrizteko aukera. Akumulatiboak izateko eskubidea.

  • Jardunaldia:

    • Lan astea eta urteko jardunaldia jaitsi.

    • Udal musika eskoletako eta Euskaltegietako irakastorduak jaitsi.

  • Lan Osasuna:

    • Mediku-baja gaixotasun arruntagatik denean %100 ordainsari konpentsazioa jasoko dute langileek baja amaitu arte.

    • Lan kargak arintzeko neurri zehatzak adostu. Ordezkapenak lehen egunetik.

    • Arrisku psikosozialen eta arrisku ergonomikoen ebaluazio adostuak urtebeteko epean. Eta neurriak adostu ondorengo urte betean.

    • Mutualitaterik ez; bajen kudeaketa publikoa.

  • Hautaketa prozesuak:

    • Hautaketa prozesu guztiak tokiko erakundeak egin beharko ditu, suhiltzaileak eta tokiko poliziak prozesuak barne. Oinarriak erakundeekin adostuta.

    • 3 urtean behin lekualdatze lehiaketak eta enplegu eskaintzeko deialdiak egitea gutxienez. Lekualdatze lehiaketak egitea enplegua eskaintzeko deialdiekin batera.

  • Euskara:

    • Lanpostu guztiak elebidunak.

    • Sarbidean, lehen aldiz lanpostu bat betetzeko, bi hizkuntzak derrigorrezkoak izatea.

    • Egun lanean ari direnak euskalduntzeko, euskara planak.

    • 12 urtean lanpostu guztietan bi hizkuntza ofizialak derrigorrezkoak izatea.

  • Berdintasun neurriak:

    • Soldata arrakalekin amaitzeko neurriak adostu.

    • Jazarpen protokoloen jarraipena, aplikazioa eta ebaluazioa egitea.

    • LGTBIfobiaren kontrako protokolo eraginkorrak.

    • Kolektibo maskulinizatuetan, neurri eraginkorrak egoerari buelta emateko.

  • Lizentzia, baimenak eta kontziliatzeko neurriak:

    • Zaintzeko lanaldi murrizketak eta eszedentziak, zaindutako pertsonaren adin mugarik gabe.

    • Baimenak loturagramen bitartez.

  • Trantsizioa ekosozialerako neurriak:

    • Mugikortasun plan adostuak.