Lan egiten baduzu eskubideak dituzu

Lan eta sindikal eskubideak lortzeko borroka eta sufrimendu luzea, gogorra eta etengabekoa jasan dute milaka pertsonek eta beren erakundeek, enpresarien eta gobernuen erresistentzia zorrotzaren aurka.

Gaur egun eskubide izaera badu ere, iraganean delitua zen, neurri handi batean, gero askatasun gisa aitortu eta azkenik eskubide gisa aitortu zen arte. Hau izan da askatasun sindikalerako eskubidearen kasua. Gaur egun etorkinek ere aitortuta dituzte eskubide horiek Atzerritaren 2/2009 Legearen berrikuntzan.

Langile guztien eskubide propioak dira hoiek. Eta horregatik, Euskal Herrian bizi diren langile guztiek eskubide horiek borrokatu, defendatu, eta goza ditzakete, herrialde honetan jaio ez badira ere.

Legezko paperik edo idatzizko kontraturik ez izan, edo enplegu-emaileak gizarte segurantzan alta eman ez badio ere. Langilea bazara, lan harremana baliozkoa da, eta, horregatik, lan eta gizarte legediak aitortzen dituen eskubide guztiak dagozkizu, baita lan hitzarmenak bete daitezela eskatzeko eskubidea ere. 

Kontratu idatzirik ez baduzu ere, gizarte segurantzan alta eman ez badizute ere, baldin eta lanean bazabiltza, zure lan-harremana baliozkoa da, eta lan-eta gizarte - arloko legeek ematen dituzten eskubideak izango dituzu, hitzarmen kolektiboarekin batera, beste edozein langilek bezala.