Abenduak 18

Etorkinen nazioarteko eguna
                                                                                                        

- 2012 - Denok gara langile klasea, diskriminaziorik ez. Abenduaren 18ro langile etorkinaren nazioarteko eguna ospatzen da. Migrazioa eragiten duten arrazoien inguruan hausnartzeko data egokia da, eta, batez ere, pertsona etorkinen lan eskubide eta sozialen falta salatzeko. Data honen bueltan, urtero bezala, ELAk bere konpromisoa berritu nahi du Euskal Herriko langile-klasea osatzen duten horiekin, bere jatorri edo kulturarekiko inolako bereizketarik gabe. 

- 2011 - Eskubide murrizketak indefentsio handiagoa dakar. Migrante langileen eta hauen senideen eskubideen aldeko nazioarteko eguna-dela eta, ELAk kezka adhierazi nahi du hainbat arrazoi medio: etengabeko murrizketa sozialen politika, eskubideen galera eta horrek guztiak gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden immigranteengan duten eragina dira kezkatzeko motiboak.

- 2010 - Gizarte-politikaren gabeziak arrazismoa bultzatzen du. Immigrantearen nazioarteko eguna dela-eta, ELAk ohartarazi nahi du kolektibo hau gure herrian gero eta egoera okerragoan dagoela, eta honen zergatia Gobernuen murrizte politikak direla.  

- 2009 - Klase bakar bat, langile klasea! Batetik, krisiaren bultzatzaileak ditugu: espekulazioa, aberastasunaren banaketa okerra, eta azken batean, ekonomiaren gaineko kontrol publikorik eza - gobernuak, patronala eta banka ados jarrita - ; eta besterik dugu, krisiaren erruduna izan gabe, krisiaren ondorioak jasaten ari dena: langile-klasea.

- 2008 - Bertan bizi garelako, bertako bizi-aukera! Gaur egun 37 estatuk berretsi dute hitzarmena, tartean dira Europako hainbat estatu, baina Europar Batasuneko estatu kide bakar bat ere ez dago horien artean. Horrek erakusten du zein konpromezu maila baxua duten migrazio mugimenduekiko; Europar Batasunean garatutako migrazio politikek etorkinen eskubideak urratzen baitituzte.

- 2007 - Etorkinen nazioarteko eguna. Abenduaren 18an, Etorkinen Nazioarteko Eguna da. Aldarrikapen data hau Nazio Batuen Batzorde Nagusiak aukeratu zuen 1990ean Langile migrarien eta euren familien eskubideak jasotzen zituen nazioarteko hitzarmena sinatu zela gogoan hartzeko. 2003an sartu zen indarrean hitzarmen hori.