mercedez benz gasteiz

1.400 langile baino gehiagok jasaten dute ABLEen bidezko prekarizazioa

1.400 langile baino gehiagok jasaten dute ABLEen bidezko prekarizazioa
ELA, LAB eta ESK sindikatuek salatu dute aldi baterako laneko enpresen (ABLE) bidezko kontratazioa urtebete baino gutxiagoan hedatu dela, eta lan baldintzen okertzeaz ohartarazi dute. Sindikatuek salatu dute Mercedes-Benz enpresari emandako dirulaguntza publikoek ezin dutela enplegu prekarioa edo lan eskubideen galera ekarri.

ELA, LAB eta ESK sindikatuek salatu dute Mercedes-Benz Gasteizek 1.400 kontratazio baino gehiago egin dituela ABLEen bidez, modalitate hori ezarri zenetik urtebete baino gutxiagoan. Horrek esan nahi du 5.000 langile inguruz osatutako plantillaren ia laurdena dela.

Sindikatuek ohartarazi dute ABLEen sarrera masiboak atzerapausoa ekarri duela lan baldintzetan. Enpresak jasotako inbertsio eta laguntza publikoak gorabehera, ABLEen hedapenak prestakuntza falta, babes ekipoekin arazoak, kontratu ezegonkorrak eta eskubide sindikalak baliatzeko zailtasunak eragiten dituela salatu dute.

Eskatzen dute laguntza publikoak kalitatezko enplegu egonkorra sortzearekin lotuta egotea, eta erakundeei eta Lan Ikuskaritzari eskatzen diete lan eskubideen betetzea bermatzeko.

Oharra atxikita