Batzarrak enpresaren azken proposamenaren alde bozkatu du
ELAk azken proposamen horren ahultasun batzuk onartu ditu batzarrean, baina, era berean, onartzen du lanera itzuli nahi duten langile kaleatuak itzuliko direla eta 2026ko otsaileko epaia irmoa izatea funtsezkoak direla grebaren arrazoiak ulertzeko.
Enpresak azken proposamena egin zuen orain dela egun batzuk. Proposamen horrek ez zituen oro har asebetetzen greban zeuden pertsona askoren asmoak, baina enpresara itzuli nahi zuten kaleratuek hori egiteko eskubidea zutela onartzen zuen, eta EREaren judizializatzearen amaiera ekarriko luke.
Maderas de Llodioko gatazka eta greba 2025eko irailean hasi zen. Enpresak ERE bat ezarri zuen, justifikatu gabeko arrazoiekin, eta ekoizpena deslokalizatzeko asmo argiarekin, geroago Bilboko Auzitegi Nagusiakak ulertu zuen bezala. Grebak aurrera jarraitu zuen epai horren ostean, eta alde guztiek errekurritu dute Auzitegi Gorenera; izan ere, hainbat bilera egin arren, Garnica multinazionalak (Maderasen jabea) ez du gatazka konpontzeko borondate seriorik eskaini.