Distribuidora Farmacéutica de Gipuzkoako hitzarmena adostu da
DFGko zuzendaritzak eta ordezkaritza duten sindikatuek –ELAk 6 delegatu, LABek 2 eta CCOOk 1–, hitzarmen berria adostu dute. ELAk lortutako edukiekin pozik dagoela adierazi nahi du, negoziaketa luzea eta une batzuetan zaila izan baita. Irmotasunari esker, langileen lana aitortzen duen hitzarmen berri bat lortu ahal izan da; beste behin ere, bizi dugun testuinguru latzean, garbi geratu da enpresaren baliorik onena langileak direla.
Eduki nagusiak:
- Azken negoziaketetan lortutako lan erreformen aurkako blindajeak mantentzen dira
- Lan jardunaldia 24 ordutan murrizten da. Gure ustez, funtsezkoa da murrizketen aldeko apustua egitea, bai enplegua banatzeko eta baita lan-ordutegitik kanpoko bizitza uztartzeko.
- Indarraldia 2019tik 2022ra bitartekoa da.
- Soldata igoerak honako hauek dira:
- 2019 eta 2020 urte bakoitzerako %2ko atzerapenak ordaintzea
- 2021: %6ko igoera finkatua
- 2022: KPI + %; KPIa negatiboa bada, gutxienez %1eko igoera bermatuko da, %1,5eko topearekin.