SIDENOR GASTEIZ

Elkarretaratzea Legebiltzarrean, kaleratutako lau langileen egoera salatzeko

Elkarretaratzea Legebiltzarrean, kaleratutako lau langileen egoera salatzeko
ELAk eta LABek Gasteizko Sidenorren deitutako hiru greba egunen azkenean, lantegiaren sarreran ez ezik, Eusko Legebiltzarraren aurrean ere mobilizatu dira langileak. Bidegabe kaleratutako lankideen egora salatu dute, eta elkartasuna eta babesa erakusteaz gain, kaleratuak berriro lanera itzu daitezen eskatu dute.

Langile horiek zegokien kategoriarenak baino lan zeregin gehiago egiten zituzten, eta enpresak onartu zuen aldea ordaintzea.  Urtarrilean plus bat jasotzen hasi ziren, 6 hilabeteren ondoren finkatu zena. Bada, abuztuan enpresak ordaintzeari utzi zion, eta urriaren hasieran jakinarazi zitzaien nominatik kenduko zietela. Hori gutxi ez, eta enpresak lau langileri espedientea ireki zien urriaren amaieran, eta azaroaren hasieran kaleratu zituzten.

ELAk eta LABek zera eskatu diote CCOOrekin batera UGT buru duen langile batzordeari: kaleratzeen inguruan posizionatu dadila eta batzar orokor bat dei dezala, alde guztiek informazioa lehen eskutik jasotzeko. Orain arte ez du batzarra onartu, eta enpresaren bertsiori men egiten dio.

Hori dela eta, UGTk eta CCOOk uko egin diote batzar orokor bat egiteari alde guztiek duten informazioa helarazteko. Beraz, langileek sinadurak bildu dituzte ostiral honetan, hilak 5, batzar orokorra deitzeko, uste baitute ezin dela onartu lau pertsona kaleratzea dagokiena eskatze hutsagatik.