KSB-ITUR (ZARAUTZ)

Greba martxoak 24 eta 28 bitartean hitzarmen baten alde

2025/03/20
Iazko abendutik enpresako hitzarmena negoziatzen ari da. Azken enpresako hitzarmena 2023-2024 izan zena, orain ultraaktibo dagoena.

KSB Itur enpresa batzordeak (7ELA, 1 LAB 1, UGT) 5 eguneko greba deitu du, martxoak 24-28 bitartean. KSB Itur Zarauzko enpresa bat da, 200 langile ingurukoa. Metaleko arloan aritzen da, punpak eta balbulak egiten dituena. Alemaniako KSB taldeko enpresa bat da.

Enpresak irabaziak asko izan ditu azken urteetan, eta, negoziazio mahaian KPIa ere ez du eskeini. Kontuan izan behar da langileek azkenengo 15 urteetan eros ahalmenaren 4,75% galera izan dutela.

Orain, langileek ikusten dute garaia dela galdutakoa berreskuratu, eta, ondorioz, KPItik gorako soldata igoerak izatea. Hortaz aparte, lanaldi jeitsiera, eskubide eta lizentzien eguneraketa eta hobekuntza, errelebo-kontratua eta 55 urtetik gorakoen lan-osasuna bermatzea eskatzen da besteren artean.

Enpresaren azken proposamena eta jarrera ikusita, non ez diren hobekuntzarik ezta soldata-igoera nahikorik bermatzen, enpresa batzordeak 5 eguneko greba deitu du, martxoak 24-28 bitartean. Greba horrek langileen babesa jaso du, batzarreko ia erabateko baiezkoarekin.