Ekoizpena geldiarazi dute greba mugagabearen lehen egunean
Fibertecnic-Aernnova (Gasteiz) enpresaren ekoizpena geldiarazi dute gaur Enpresa Batzordeak deitutako greba mugagabearen lehen egunean. Langile guztiek egin dute bat deialdiarekin, eta nabarmendu dute ez dutela amorerik emango hitzarmen akordio batera iritsi arte. Aurreko asteetan, zazpi greba egun gauzatu dira, eta horiek ere arrakastatsuak izan ziren. Gatazkari ikusgarritasuna emateko elkarretaratzeak iragarri dituzte: asteazken honetan, Europa Jauregian, Merkalan Lanbideren Enplegu Birtualaren Azoka dela eta, eta ostegunean, Miñaoko parke teknologikoan, Aernnovako lantegiaren aurrean.
Oraingoz ez dago aurrerapausorik negoziazioan, enpresaren azken proposamenak neurri atzerakoiak baino ez baitzituen jasotzen. Horregatik, negoziazioa desblokeatzeko, greba mugagabea hasi da, eta ohartarazi dute ez diotela mobilizatzeari utziko aldarrikapenak aintzat hartu harte, hala nola KPIari lotutako igoerak, lanaldi murrizketa, errelebo kontratua eta plusen igoera ekonomikoa.