GIPUZKOAKO ARTE GRAFIKOAK

KPIaren erreferentzia jasotzearen garrantzia agerian geratu da

KPIaren erreferentzia jasotzearen garrantzia agerian geratu da
Soldata taulak %4,6-ean eguneratu beharko dira. Baina igoera hau atzerapenarekin dator, 2022 eta 2025 urteetan izan ez diren igoerak baitira.

2022an jada ELA sindikatuak hitzarmena ez sinatzea erabaki zuen, besteak beste, bertan jasotzen ziren soldata igoerak ez zirela nahikoak iritzita.

Akordioak ez zuen KPIaren erreferentzialtasunik jaso eta honek eros ahalmena galtzeko arrisku handia hartzea zekarren.

Hitzarmenaren lehen urtean adibidez (2022), KPI-a baino %2 gutxiagoko soldata igoerak adostu ziren eta %,4, %2,5 eta %2,5eko soldata igoerak hurrengo urteetarako hurrenez hurren.

Urteak pasata, ikusi dugu hitzarmenean jaso ziren soldata igoerak KPI-ak baino baxuagoak izan direla eta beraz, langileek urte guzti hauetan eros ahalmena galdu dutela. Hau da, 2022-2025 urteetako KPIak altuagoak izan dira sektoreko taulek izan duten soldata igoera baino. Zehazki %4,6-koa da diferentzia. 

Behin indarraldia amaituta, hitzarmenaren arabera %4,6-ko diferentzia hau tauletan aktualizatzea tokatzen da. ELAren ustez, igoera hau berandu dator eta langileek dirua galtzea eragin du.

Gainera, bere garaian ere salatu genuen, soldata igoerak tauletan bakarrik aplikatzen zirela eta ez soldata errealetan. Honen ondorioz, soldata taulen gainetik kobratzen duten langileek ez dute inongo aktualizaziorik izango beraien soldatetan.