EAEko klima aldaketaren egoera
(Deskargatu txosten osoa hemen)
Beherakada esanguratsuena Industriak jasan du, eta garraioak ordea igoera handia izan du. Gaur egun hauek biak dira emisio gehien isurtzen dituzten sektoreak beste guztien oso gainetik: garraioak (%38) eta industriak (%29).
Garraioaren kasuan, energia fosilean oinarrituta egonik eta ekonomia gero eta globalizatuagoa izanik, azken hiru hamarkadetan garraoiaren emisioak %215,5 igo dira.
Parisko Akordioa (2015) sinatu eta murrizketa konpromiso garrantzitsuak hartu zirenetik hona gertatu dena aztertzen badugu ordea, egoera are larriagoa dela ikus dezakegu:
Parisko Akordioaren arabera, Europar Batasuneko herrialdeek emisioak %30 murriztu behar dituzte 2030erako. EAEn emisioen murrizketa %16koa izan da Parisko Akordioa sinatu zenetik, ez da isurien murrizketa azkartu konpromiso hauek hartu ondoren. Adostutakoa betetzetik urrun dago baita: %40ko murrizketa 2030erako 1990eko emisioekin alderatuta, %22ko murrizketa izan baita 1990etik. Ez da 2030erako konpromisoa beteko sektore klabeetan, garraioan eta industrian, eraldaketa sakonik ematen ez bada.