AZPIEGITURAK
Hezkuntzatik, Ibaizabal azpiko autobide subflubialari Ez
Horien artean, lanek Artaza institutuaren patioaren zati handi bat hartuko dute, askotan Heziketa Fisikorako erabiltzen duten Artaza parkearekin batera. Gainera lanek zarata maila izugarriak eragingo dituzte, ia 90 dezibeliokoak, eskolen egunerokotasuna baldintzatuz eta langile zein ikasleen osasunean eraginez. Areak eta kamioen joan etorriek eragindako airearen kutsadurak ere larriki kaltetuko dute institutuko kideen osasuna. Gainera, lehenago aipaturiko kalte guzti hauek ikastetxeetan matrikulaturiko ikasleen beherakada nabarmena eragin dezakete, ikasle potentzial zein horien gurasoek albokalte hauek ekidin nahi izatea aurreikusi baitaiteke, zentroen bideragarritasuna zalantzan jarriz. Adibide guzti hauek hurrengoa adierazten dute: Artaza Erromoko, Betikoko eta Gazteluetako hezkuntza komunitateek ez dute hitzik batik bat eragingo dieten gai batean, ez da entzun ez ikasleen, ez irakasleen, ez familien, ez zentroko langile desberdinen hitza. Beste behin ere, langile-klasea ateratzen da proiektu honetatik kolpatuena, gutxi batzuen interesak babesteko.
Hau guztiagatik proiektu hau bertan behera geratzea exigitzen dugu.