LAN ISTRIPUA
Elkarretaratzea Sestaon izandako azken lan heriotza salatzeko

ELAk lan istripuz eta lan gaixotasunez gaixotu eta hiltzen direnen kopuruak onargaitzak direla salatu du gaur goizean. Azpikontratazioak lan baldintzak eta segurtasun neurriak okertzen ditu askotan eta autonomoei zuzenean eragiten die, enpresa nagusiek etekin ekonomikoak baino ez dituztelako lehenesten lan osasun eta segurtasun neurrien kontura. Prekaritateak lan istripu eta lan gaixotasunak areagotzen ditu eta ondorio hau datuetan argi ikusi daiteke.
Administrazioei eta gure politikariei gai honi lehentasuna ematea exijitzen dio ELAk, borondate kontua baino ez delako. Ez dute enpresarioen kontra egiteko intentsiorik eta ez dute hartu nahi patronalaren aurkako neurririk eta erabaki politiko honek gure osasuna eta biziak kaltetzen ditu. ELAk prekaritatearen kontra jarraituko du lanean, enpresetan eta lan zentroetan prebentzio- araudia betearazi behar dituzten baliabideak dagokion gobernuari exijituz.