LAN HERIOTZA

Gasteizko Galtzagorri Haurreskolako langile bat zendu da lanetik etxera bidean izandako istripu batean

2023/09/20
Galtzagorri Haurreskolako langile bat hil zen irailaren 19an. Oraindik ikertzeke dauden arrazoiak medio, 32 urteko behargina lanetik etxerako bidean zijoan autoan eta, antza denez, auto istripua izan eta hil egin zen. Istripu horrekin, jada gutxienez 36 behargin hil dira lan istripuetan Hego Euskal Herrian, horietatik 9 Araban.

Aurten jada hamar behargin hil dira Hego Euskal Herrian lanetik etxera zihoazela. ELAk behin eta berriz salatu du Hezkunta Publikoak errotik aldaketak behar dituela, behin-behinekotasunarekin amaitu eta lanpostuen egonkortzea bermatuz. Izan ere, arazo horiek zuzenean eragiten diete laneko osasunari eta segurtasunari. Hezkuntza publikoko langileei modu eskandalagarrian eragiten dien behin-behinekotasunak lotura estua du langileek jasaten duten mugikortasunarekin eta, ondorioz, istripuekin.