Laneko heriotza

Lan heriotza Zornotzan

Lan heriotza Zornotzan
Istripua atzo jazo zen Zornotzako mendi-eremuan

Otsailaren 5ean, arratsaldeko seiak aldera, baso-langile bat hil zen zuhaitz batek jo eta gero, baso-lanetan ari zela izandako lan-istripu larriaren ondorioz.

2026an, gutxienez, 5 langilek izan dute lan istripu hilgarria Hego Euskal Herrrian: Bizkaian 2, Gipuzkoan 2 eta Nafarroan 1.

Beste behin ere, ELAren ustez, prebentzio-neurrien eza da lan istripu honen iturria, enpresek ez baitituzte prebentzio neurriak egokitzen lanpostu bakoitzari, eta ondorioz, lan istripu eta lan gaixotasunak areagotu egiten dira. Halaber, prekaritatea nabarmen handitu da lantokietan eta horrek eragin zuzena du langileen osasun eta segurtasunean. ELAk beste behin exijitzen du bai Eusko Jaurlaritzari baita Lan-Ikuskaritzari ere enpresetako prebentzio lanen kudeaketari baliabide gehiago jarri ditzaztela, horrela, lan-istripu eta lanbide-gaixotasun indizeak murrizteko.