Muxikan gertatutako azken lan istripua hilgarria salatzeko kontzentrazioa Mungiako udaletxearen aurrean

2019/03/26
ELAk, LAB, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuekin batera, martxoaren 21ean Muxikan gertaturiko azken lan istipu hilgarria salatzeko Mungian egindako kontzentrazioan parte hartu du. Lan zentroetan dagoen prekarietatea eta ezbehar kopurua onartezina salatu dute bertan. Elkarretaratzean gogorarazi dutenez, 2019. urtea hasi zenetik 10 langile hil dira lan istripuan Hego Euskal Herrian.