Bizitzaren alde, Maiatzaren Lehena kalera!

2019/04/30
Bizitzaren alde, Maiatzaren Lehena kalera!
ELAk bi manifestazio nazionalak antolatzen ditu: Bilbon (11.45etan Jesusen Bihotzean) eta Iruñean (12etan, Gurutze Plazan)

Egungo eredu kapitalistari aurre eginez, ELAk bizitza bera jarri nahi du erdigunean Maiatzaren Lehenean. Horregatik, aukeratu du ‘Bizitza da lehena. Nuestras vidas frente al capital’ leloa; erabat kontrajarriak diren kontzeptuak dira kapitala eta bizitza, eta bigarrenaren alde egin beharra dago lehenengoari aurre egiteko. Manifestua irakurri

Azken urteetan bezala, ELAk Bilbon eta Iruñean ospatuko du Maiatzaren Lehena. Bertan, sindikatuak ororen gainetik bizitza jarriko duen bestelako sistema ekonomiko, sozial eta politikoa eskatuko du. Bilbon hitzordua 11:45tan da, Jesusen Bihotzean; Iruñean, berriz, 12:00tan, Gurutze Enparantzan.

Aldarrikapena… eta festa

Aldarrikapen eguna da Maiatzaren Lehena, langile klase bezala dugun harrotasuna lau haizetara zabaltzeko eguna. Baina festa eguna ere bada. Horregatik, Bilbon eta Iruñean eguerdian egingo diren ekitaldien eta manifestazioen ostean adiskidetasun bazkariak egingo dira Areatzan (Bilbon) eta Labriten (Iruñea). Bertara joateko txartelak dagoeneko salgai daude ELAren egoitza guztietan.