ELA ez dator bat Erlijioko ikasgaia murriztearen kontrako sinadura bilketarekin
Oharrak ELAren ordezkariaren sinadura zuen honek sindikatuarekin edukia elkarbanatu gabe.
ELA ez dator bat Erlijioko ikasgaia murriztearen kontrako sinadura bilketarekin. ELAk erabat gaitzesten du espainiar estatuak Vaticanoarekin adosturiko akordioak eta Eliza Katolikoari hainbat alorretan eskaintzen zaion ezohiko egoera, hezkuntzan, besteak beste.
ELAren ustez, hezkuntza eskuduntza osoa, curriculuma eta langileen kontratazioa bere osotasunean eta inolako mugarik gabe Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroari dagozkio. Hau honela, edozein delarik erlijio ikasgaiaren geroa, sindikatuak urteetan ikasgaia garatzen aritu diren langileen lanpostu eta lan-baldintzak defendatzen ditu.