ELAk atseginez hartu du Nafarroako Parlamentuak irakasle generalista izateko C1 eskakizunari uko egitea

2018/03/15
ELAren mobilizazioak lortu du Gobernua sostengatzen duen laukoak UPNren proposamena bertan behera uztea.

ELAk begi onez hartu du Nafarroako Parlamentuak UPNren lege proposamenari uko egitea, Estatuak ingelesko C1 eskakizuna maisu/maistra jeneralistentzat ahalbidetuko zuena (hau da, edozein ikasgaia emateko). Proposamen honek IIP-PAIren ezartze basatiak sortutako arazo larriak estaltzea zuen helburu, Estatu osoko ikasle zein familiek gaitzetsitako programa, antipedagogiko eta baztertzailea izateagatik. UPNk inongo aurretiko baloraziorik gabe eta masiboki inposatu zuen, Nafarroan gainerako helburua zuelarik, familiak A eta D ereduetatik urruntzea alegia (Barcinak publikoki aitortu zuen). Aipatu beharra dago IIP bezalako sasi-inmersio programarik ez dela Europa osoan.

ELAk pozez hartu du Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerra-ren proposamen honen kontrako bozkak, ELAk erabili ohi dituen antzeko argudioak (Miguel Sanz-Pérez Nievas-Catalán-Iribas garai ilunetatik) mahai gainean jarriz

ELAk atsedenik gabe jarraituko du lanean nafar ikasleek gure hizkuntzak ikas ditzaten, D ereduan benetako elebitasuna lortzeko asmoz, euskerarekiko harremanean sartzeko A ereduan (gutxieneko eredua euskeraren legea aldatzen denean) eta denek ingeleseko B1 maila lortzeko DBH bukatutakoan.

Horretarako, ELAk IIP desmuntatzea proposatzen du, eta Hezkuntza Departamentuak antolatutako jaurdunaldia (apirilaren 21an) probestea “beharrik gabeko eta frogatu gabeko txerto” honen aurka ari diren adituei entzuteko, programa hau kalte larriak baitakarzkie ikasle zein irakasleei. Ezinbestekoa da hain engainatuta dauden familiei, irakaslegoari, eta irakaskuntza sindikatuei eztabaida irekitzea, Estatuan hain nabarmena den programa hauen kontrako jarrera hemen ere piztu dadin. Bertako eta atzerriko hizkuntzen tratamendu integratuari itzuli behar dugu, bertakoei lehentasuna emanez eta minorizatua dena sustatuz, kaltetu den ekitatea berreskuratuz eta lehengo kurrikulumen edukietara itzuliz, ingelesez emateagatik hustuak izan direlarik.

ELArentzat gaur zentzutasunaren garaipen garrantzitsua lortu da, eta hau da gure hezkuntza sistemak behar duena, Nafarroatik eta Nafarroarentzat diseinatua izatea.