ELAk, EEEa geldiarazi ondoren, borrokan darrai, Siemens-Gamesak kaleratzeak egin ez ditzan

2017/12/14
ELAk Siemens-Gamesan dituen ordezkariek lanean darraite, behin EEEa geldiarazi ostean, enplegua suntsitzeko enpresaren helburua bete ez dadin. Horren ildotik joan dira azken egunotan izan diren bilerak, langileen legezko ordezkaritzaren eta multinazionalaren zuzendaritzaren artean.

Legezko ordezkaritza hori honela osaturik dago: ELA, CCOO eta UGT. Eta horrela da Siemens-Gamesa ondoz ondoko hauteskunde sindikaletan hala erabaki delako. Enpresarekin zein sindikatuk negoziatu behar duen erabakitzea ez dagokio ELAri, hori plantillako langileei dagokie, eta hauteskunde demokratikoen bidez egin dute beren hautua. Beraz, ez da onargarria LABek beste sindikatu batzuei leporatzea negoziazio-mahaian parte hartzerik ez izatea, zilegitasun hori langileek bakarrik eman dezakete-eta.