ELAk hauteskundeak irabazi ditu Uvesan, jokoan zeuden 8 ordezkaritik 5 lortuta

2019/12/13
Abenduaren 11n, Tuterako Uvesa enpresan izandako hauteskunde sindikal partzialetan lortu den emaitza ikusita, ELA sindikatua atera da garaile. Berriz ere, ELA sindikatua izan da Erriberako enpresa bateko langileen uste osoa izan duena.

ELA izan da boto gehienak lortu dituena (286), eta baita ordezkari gehienak ere (5). Bigarren CCOO geratu da, 89 boto eta 2 ordezkarirekin. Eta hirugarren UGT, 38 boto eta ordezkari batekin. Hauteskunde partzial hauen bidez Batzordea arras osatuko da, eta hemendik goiti 17 kide izanen ditu: ELAtik 8, UGTtik 5 eta CCOOtik 4.

Uvesa elikadura-sektoreko enpresa bat da, oilaskoaren haragiaren prozesamenduaz aritzen dena. Plantillan 750 langile ditu; beraz, Erriberako langile-kopururik handiena duena da.

Enpresa horretako lan-baldintzak oso prekarioak dira, eta horregatik sindikalismoa behar-beharrezkoa da.

ELAko ordezkarien independentzia eta zintzotasuna, hala nola azken urtean egindako lana ere, alderdi erabakigarriak izan dira Uvesako langileek berriz eta indar gehiagoz ELA hauta dezaten; Nafarroa osoan, Erriberan ere bai, bertze enpresa anitzetan gertatu den bezala.