ELAk NUPeri exijitzen dio langile gaixoen soldaten %100a ordaintzea
Mariano Rajoyren Gobernuak 2012an dekretu bat onartu zuen langile publikoen soldatak murrizteko, gaixotasun kasuetan. NUPeko orduko errektorea zen Julio Lafuentek neurri bera hartu zuen irakasle eta ikerlarien kolektiboetan. Nafarroan, bakarrik NUPek eta Estatuko Administrazioak hartu zuten euren langileen aurkako demaseko neurri hura. NUPen, gainera, administrazio eta zerbitzuen langileek euren soldata kobratzen jarraitu dute gaixotasun kasuetan.
Hala ere, orain dela gutxi Espainiako Gobernuak murrizketa hori lehengoratzeko dekretua onartu du. Beraz, ELAk NUPeri exijitu du negoziazio mahaiak biltzea, gaixotasun kasuetan soldata osoa berreskuratzeko neurriak adosteko. Balizko akordio hori NUPeko Gobernu Kontseilua bidali beharko zaio bere behin betiko onarpena lortzeko. Gauzak horrela, ELAk NUPeri ahalik eta lasterren biltzeko eskaera luzatzen dio.