ELAk salatzen ditu Centro San Joseko Zuzendaritzaren kudeaketa txarra eta jokabide arbitrarioa

2018/09/19
ELA sindikatuak kexa ugari jaso ditu zentroko Zuzendaritzaren kudeaketa txarraz eta jokabide arbitrarioaz. Izan ere, Zuzendaritzak nahierara aldatzen ditu lanaldiak, ordutegiak, eginkizunak eta abar. Hori dela-eta, lan-baldintzak gero eta prekarioagoak dira, eta horrek aparteko nekeak dakarzkie eraginpeko langileei.

Gaur arte badira lau, Zerbitzu Orokorretan, irailaren 17tik goiti lanaldia aldatzeko jakinarazi zaien langileak. Aipaturiko aldaketez gain, Zuzendaritzak bertze erabaki batzuk hartu ditu nahierara, adibidez, gizarte-langilearen funtzionario-plazaren lanaldia aldatu du —oraingo funtzionarioaren lekualdatu dela baliatuz—, zentroko bertze langile batzuei ordutegiak aldatu, orain arte ezezagunak ziren lanaldiak plaza sortu berrietan ezarri, kanpoko pertsonal pribatua kontratatu, eta abar.

Lan-segurtasunari dagokionez, zentroan gertatu diren erasoei ez zaie behar bezalako jarraipena egin. Alde horretatik, irailaren 12an eskuratu genituen Departamentuko Segurtasun eta Osasunaren Batzordean ezbeharren eta erasoen txostenak, eta berretsi egin dira langileek jasaten dituzten eraso-kopuruak. Prebentzio-ordezkariak zain daude neurri egokiak noiz hartuko diren zain.

Horregatik, ELAk etengabeko aldaketa horiek bertan behera uzteko eskatzen dugu, eta zuzendaritzari lan osasuneko arazoak konpontzeko deia luzatzen diogu.