Garbiketako hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko batzarra eta mobilizazioak

2020/11/26
Gaur garbiketa sektoreko langileen batzarra egin da ELA eta LAB Sindikatuek deituta, hitzarmenaren blokeo egoeraren inguruan aritzeko eta hurrengo mobilizazioak adosteko

ELA eta LAB Sindikatuek garbiketa sektoreko langile guztiei irekita batzarra egin dute gaur, 100 langile baino gehiagok parte hartu dutena. Sektoreko egoera jasanezina da, nahiz eta egungo egoerak guztiz beharrezkoa den lana dela erakusten digun behin eta berriro.

Batzarrean manifestu bat adostu da, langileek Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketarako hitzarmen sektorialaren negoziazioa desblokeatzeko eta negoziatzera eseri dadin patronalari eskatzeko.

Batzarrean adostutako manifestuak sektoreko arazo nagusiak jasotzen ditu, eta plataforma bateratua zehaztu. Hauek aurrera eramateko datozen egunetan egingo diren mobilizazio eta elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen da.

Hauek izango dira hurrengo elkarretaratzeak: Ospitalean abenduaren 17an arratsaldeko 17:45etan, Unibertsitate Publikoan urtarrilaren 13an goizeko 8:00etan eta CEN patronalaren aurrean urtarrilaren 20an goizeko 11:00etan.