Iruñeko Udalak azpikontratatutako Acciona Medioambiente enpresako langileek lanuzte partzialak egingo dituzte bihar, asteazkena, eta ostiralean, hilak 29

Iruñeko Udaleko lorategien mantentze-lanak kudeatzen dituen enpresako zuzendaritzak uko egin dio hitzarmen propio bat negoziatzeari eta Estatuko sektoreko hitzarmena inposatu nahi du
Acciona Medioambiente enpresako enpresa-batzordeak, ELAko 3 ordezkarik eta LABeko 2 ordezkarik osatua, 3 orduko lanuzte partzialeko bi deialdi berri deitu ditu asteazkenean, hilak 27, eta ostiralean, hilak 29, enpresako zuzendaritzak lan-baldintzak negoziatzeari uko egin diolako.
Langileak asteazkenean bilduko dira Udaletxeko hirigintza arloaren egoitzaren aurrean (Armada etorbidea 2) eta ostiralean Udaletxe plazan. Bi kasuetan 12:30ean.