Lácteos de Navarra eta Tecnola-eko (Kaiku) langileak berriz mobilizatu dira hitzarmen duin baten alde

Langileen % 100en jarraipenarekin, gaur laugarren lanuztea egin da, eta ekoizpena gelditzeaz gain, kamioiak irtetea eta sartzea eragotzi da.
LANA eta TECNOLATeko batzordea LABeko 6 ordezkarik eta ELAko 4 ordezkarik osatzen dute, eta 2020tik ari da hitzarmena berritzeko akordio batera iristeko ahaleginetan.
Negoziazioan nabarmentzekoa da enrpesak negoziatzeko duen borondate eskasa; izan ere, pandemia-egoera aprobetxatuz, negoziazioak etengabe atzeratu ditu, eta argudiatu du murrizketen beharra dagoela konfinamenduan bere jarduera geldituta ikusi ez zuen sektore batean; aitzitik, nabarmen handitu zen.
Malgutasuna, soldatak izoztea eta aldi baterako langileen joan-etorria eguneroko ogia den enpresa batean sartzeko kategoria berriak sortzea dira langileak pasatzeko prest ez dauden proposamenetako batzuk.
Horregatik, eta enpresak bere proposamenen alderdirik odoltsuenak negoziaziotik kendu arte, langileek bi lanuzte egun gehiago deitzea erabaki dute abenduaren 29rako eta urtarrilaren 4rako.