Nafarroako Gobernuak eta enpresek langileak pobretzen jarraitzen dute
Enpresek 2025erako %2,5eko soldata igoera eskaini dute, eta 2026rako %1,5ekoa, %2 arte errebisatu daitekeena, beti ere Madrilen funtzionarioentzat ezartzen den eguneraketaren menpe eta horrez gain 7 orduko lanaldi murrizketa. Gainera, 2024rako ez dute soldata igoerarik eskaini, nahiz eta KPIa %3,1ekoa izan zen, Sektoreko langileak are gehiago pobretuz.
Azpimarratu behar dugu 2024. urteko KPIa %3,1ekoa izan zela estatuan eta 2025. urtetik azarora artekoa %3koa izan dela. Hau da, 2024. eta 2025. urteak soilik erreferentziatzat hartuta, izugarrizko eros-ahalmen galera. Are gehiago, 2026. urterako % 1,5eko soldata-igoera proposatzeak, zeina % 2raino berrikus daitekeen galera izugarria dakar, ez baitu KPIaren araberako igoerarik ziurtatzen, kontuan izanik, gainera, ez dugula ezagutzen datorren urterako KPIa.
ELArentzat onartezina eta guztiz eskasa da enpresen proposamena, ez baitute KPIa bermatzen eta plantilla pobretzea dakar. Hori guztia, gainera, Nafarroako Gobernuaren konplizitatearekin egiten da, enpresa horien esku uzten baititu Diskapazitatea duten Pertsonen Arreta eta bertako langileak. Aldi berean, ELAk salatu du bai CCOO eta bai UGT konplize izan direla KPItik beherako proposamenak eskaintzerako orduan. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa izango da langileak mobilizatzea enpresek baldintza duinak eskain ditzaten eta Nafarroako Gobernua interpelatzea, sektorea duinduko duen Hitzarmen bat lortzeko eman beharreko urratsetan sakondu dezan.