Nafarroako Gobernuari exijitzen diote lanerako formakuntza eskaintza Hezkuntza Departamentuak antola eta eskain dezala

2017/12/04
ELA eta Steilasek ez dute onartzen lanean ari direnei eta langabetuei ematen zaien formakuntza hau enpresei ematea lehiaketa ireki bidez, eta sare publikoko baliabideak erabiltzeko eskatzen dute.

Steilasek eta ELAK Gobernuari exijitzen diote lanerako formakuntza eskaintza Hezkuntza Departamentuak antola eta eskain dezala, sare publikoa erabiliz, hau da, Lanbide Heziketako zentroak eta irakasleak probestuz.

Urteetan zehar CENek eta UGT eta CCOO sindikatuek finantzazio publikoa jaso dute, ia modu esklusiboan, lanean ari zirenei eta langabetuei formakuntza emateko. Jardute hau desagertzen ari da, baina Steilasek eta ELAk ez dugu onartzen Gobernuak hartutako irtenbidea: formakuntza hau enpresei ematea lehiaketa ireki bidez.

Sindikatuok exijitzen dugu lanerako formazio eskaintza Hezkuntza Departamentuak antola eta eskain dezala, sare publikoko irakasleak emana eta Lanbide Heziketako zentroak erabil daitezela.