Osasun sistema publikoaren alde kontzentrazioa egin dute Iruñean
Irakurketa osoa
Osasun publikoa blindatzeko apustu sendorik ez egoteak ekarri du lan-gainkarga jasanezinak, itxaron-zerrenden neurrigabeko igoera, Lehen Mailako Arretan eta Pediatrian atzerapenak eta pandemiaren aurreko egoera berreskuratu ez duten ospitaletako kontsultak izatea.
Aldarrikatzen duguna da Osasuna ezin dela negozio bat izan, eta ezin da egon norbanakoaren maila ekonomikoaren menpe. Horregatik, salatu egiten dugu pazienteak pribatura bideratzea edo ezohiko jardueran oinarritzea. Hortaz, ekimen pribatua saihestea eskatzen dugu, dauden egitura publikoak indartuz.
Kudeaketan aldaketa sakonak eta baita egiturazko aldaketa premiazkoak ere eskatzen ditugu. Gaur elkarretaratze honetan gauden sindikatuok berehalako bost ardatz aldarrikatzen ditugu:
1. Plantillak indartzea eta egonkortzea: Kategoria guztietako langile kopurua handitzea, paziente bakoitzeko ratioak hobetzea eta behin-behinekotasuna gutxienez benetako plantillaren % 8ra murriztea, lan-eskaintza publiko egonkorren bidez.
2. Lan-baldintzak hobetzea: Lan-kargak egokitzea, higadura eta burnouta geldiarazteko, kontziliaziorako lanaldiak malgutzea eta soldatak gutxienez KPIren arabera eguneratzea.
3. Inbertsioa eta modernizazioa: Osasuneko aurrekontua handitzea, Europako batez bestekoarekin parekatzeko, Lehen Mailako Arreta eta Osasun Mentala blindatuz.
4. Benetako prestakuntza: Lan-ordutegiaren barruan egokitutako prestakuntza-planak eta espezialitateen aitortza.
5. Unibertsaltasuna eta ekitatea: Sarbidea oztoporik gabe bermatzea eta itxaron-zerrendak murriztea, baliabide publikoak optimizatuz, hala nola ebakuntza-gelen eraginkortasuna edo arratsaldeko txandak borondatezkoak izatea.
Egoera horri heltzeko, Mahai Sektoriala berehala deitzea eskatzen dugu, kronograma argi batekin.
Osasunbideako Zuzendaritzak konponbide eraginkorrak proposatu behar ditu, eta lehentasunezko eta onartu beharreko aldarrikapen gisa honakoak jartzen ditugu:
1. Osasunbideako zuzendaritzak neurri eraginkorrak proposatzea aurretik aipatutako beharrei erantzuteko.
2. Arrisku bereziko osagarri bat, gutxienez % 10ekoa arriskura esposizioa duten langile guztientzat.
3. 55 urtetik gorako profesionalak gauetatik salbuestea.
4. Lanaldiaren araberako baimen ordainduak.
5. Larunbat arratsaldeak jaiegunak izatea.
6. Derrigorrezko prestakuntza orduak (gutxienez 50 ordu)
7. Lan-kontratuko langileen lanaldiaren ehunekoa handitzea.
Ezinbestekotzat jotzen dugu gure aldarrikapenak onartzea, hobekuntzak ekarriko baititu Osasunbideko langileentzat, herritarrentzat eta zerbitzu publikoentzat.
Horregatik, Osasunbideako Zuzendaritzak negoziazio hori onartzen ez badu, Negoziazio Mahai honetara ez joatea eta egokitzat jotzen ditugun ekintzetarako konpromisoa hartzen du Intersindikal honek.