Osasunbideako Ospitaleko sukaldeetako azpikontratatutako langileen lan baldintzak bermatu daitezen

2017/03/10
ELAk eskatu dio Osasunbideari Ospitaleko sukaldeetako baldintza-orri berriak azpikontrataturiko langileen lan baldintzak berma ditzan

Lehengo baldintza-orria erretiratu ondoren, ELAk eskatu dio Osasunbideako Zuzendaritzari baldintza-orri berriak azpikontrataturiko langileen lan baldintzak berma ditzan. Zehazkiago, ELArendako ezinbestekoak dira hurrengo puntu hauek:

  • Esleipen hartzaile berriak gutxieneko plantilla bat nahitaez eduki behar izatea.

  • Aplikatu beharreko hitzarmena Nafarroako Ostalaritzarena izatea.

  • Lehiaketan, diru-eskaintzarik apalena saritu ez ezik, Nafarroako Ostalaritzaren Hitzarmenaren aplikazioa ziurtatzea edo Nafarroako Ostalaritzaren Hitzarmena hobetuko duen bertze hitzarmen bat sustatzea puntuez saritzea.

Azkenik, ELAk Mediterranea de Catering-eko plantillaren mobilizazioaren eta presioaren garrantzia azpimarratzen du, horiei esker lortu baita lehengo baldintza-orria erretiratzea.