Osasunbideko gehiengo sindikalak mobilizazioekin jarraituko duela iragartzen du

Osasunbideko gehiengo sindikalak mobilizazioekin jarraituko duela iragartzen du
LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek kontzentrazioak egingo dituzte lehen mailako arretako zentroetan urtarrilaren 15ean eta ospitaleetan urtarrilaren 22an, Osasunbidean lan-baldintza duinak aldarrikatzeko.

Gehiengo sindikalak salatu duenez, pairatzen ari garen pandemia egoerak agerian utzi ditu Nafarroako osasun-sisitmeako egiturazko gabeziak.

Aitorpen sinbolikoez gain, ez da inolako neurririk hartu sistemaren egiturazko gabeziak eta langileen lan-baldintza kaltegarriak arintzeko.

LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuok benetako negoziazioa eskatzen dugu, langile guztientzat gutxienez % 10eko arrisku-osagarria jasoko duena, kontratazioa egonkortzea, gaur egun dagoen % 50etik gorako behin-behinekotasuna murriztuko duena, egungo prekarietatea ezabatuko duten kalitatezko kontratazioak, eta sektoreko langileen osasuna arriskuan jarriko ez duten prebentzio-neurri eraginkorrak.

Langileen lan-baldintzak duinduz bakarrik ziurtatu ahal izango da kalitatezko osasun publikoa. Hori dela eta, Osasunbideko gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek mobilizazioekin jarraituko dute benetako negoziazioa lortu arte.